Gure pintxorik ezagunenari omenaldia



Kontu hau txotxa, antxoa, oliba eta piparra batekin hasi zen. Helburua, tabernetan eskatutako edaria jateko zerbaitekin eskeintzea zen, mokadu modura. Eta hara! urte askoren bueltan, pintxoak egiteko txotxaren erabilpena zeran bilakatu da: "Goi Mailako Miniatura Sukaldaritza".

Está claro que estábamos en deuda con la gilda y es de ley reconocerlo, por eso surgió Gilda Eguna.


Gilda Eguna 2018
Babesleak:
gilda_orain_gipuzkoa2
gilda_makro
gilda_yurrita
gilda_gilda_del_norte
Kolaboratzaileak:
gilda_rueda_DO
gilda_cines_sade
Asociación de Hosteleros de Gipuzkoa
gilda_vermut_lustau

Jatorria

Gilda Donostiako pintxoetan ospetsuena da. Antza denez, “Gilda” izena 40koen hamarkadan erabiltzen hasi zen Errege Katolikoen kaleko Bar Casa Vallés taberna donostiarrean.

Edariarekin batera olibak, bestelako ozpinetakoak eta antxoak ere jaten ziren. Txepetxa goitizenez ezaguna zen auzokide batek txotxean oliba, pipermina eta antxoa sartu zituen ardoa edaten zuen bitartean.

Tabernako bezeroak, Txepetxari jarraiki, gauza bera egiten hasi ziren eta azkenean garai hartan zine-aretoetan ematen zuten pelikula baten izena jarri izoten: Gilda. Rita Hayworth-en pertsonaia garaiko emakumearen eredutik urrun egoteagatik gizartea asaldatu zuen. Pintxoa Gilda izenez bataiatu zuten berdea zelako, gazia eta pikante puntu bat zuelako.


Prestatzeko erraza

Prestatzeko sinpletasunari eta berez ongi mantentzeko dituen ezaugarriei esker, Euskal Herriko tabernatan aurkitu daiteke. Oliba, antxoa eta pipermina, txotx batez elkartuta..

Gilda on baten gakoa zera da: piperminak ez du oso handia izan behar eta ozpin ukitu bat behar du; antxoa, fina eta bizarrik gabe eta oliba, Manzanilla motakoa hezurrik gabe. Mokadu batez jan behar da, zapore eta usain guztiez gozatu ahal izateko .

Gilda prestatzera ausartzen baduzu?

  • Zailtasun10%
  • Azkartasun80%
  • Kostu20%

Gilda tradizionala nola prestatu

1

Osagaiak xukatu

Osagai guztiak xukatu: olibak, antxoak eta piperminak.
2

Piperminak prestatu

Piperminen txortena kendu eta erdibitu.
3

Osagaiak sartu

Txotx batean osagaiak sartu : oliba, pipermina, antxoa kiribildua eta berriro oliba.
4

Prozesua errepikatu

Gildak azpil batean ipini, oliba olio birjina estra zurrusta batez busti eta kito!
Esan gabe doa pintxo honen kalitatea osagaien kalitatearen baitan dagoela. Beraz, lehengaiekin, ez izan eskulabur..